2017(e)ko abenduaren 19(a), asteartea

GURE AHOZKO LITERATURA : GAUR ETA BETI!


Jakin badakigu literatura idatzia sortu baino lehen ahozkoa izan zela eta gure kasuan, euskaldunon kasuan, garrantzi handikoa izan dela .
Ahozko literarurak bizirik iraun dezala guztion ardura da
Euskaldunok gorde eta ahoz aho transmititu izan dugun altxor paregabe horren atal berezi bat landuko dugu: baladak. Aukeratutako balada batzuk landuko ditugu, gaiaren arabera sailkatuta landu ere. Izendapenaren zergatia azaltzetik hasiko gara eta, azkenean,ikasleok balada bat sortu eta publikoaren aurrean errezitatze prozesua burutuko duzue.
Lan handia dugu baina merezi du, Ekin gogoz!

Unitate didaktikoa egiteko erabiliko dugun materiala link honetan dago,klikatu eta "Ikaslearen materiala" ataletik has zaitezte lanean.
BALADAK unidade didaktikoa:Baladak



KANTU KANTARI



2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia hurbiletik jarraitu dugu eta hona hemen aurtengo irabazlea:MAILEN LUJANBIO.
Entzun eta gozatu!








2017(e)ko abenduaren 16(a), larunbata

Ongi etorria

Ongi etorri!


Blog hau , nahiz eta DBH. ko Euskara eta Literaturako nire ikasle guztiei zuzenduta dagoen , hezkuntza komunitatea osatzen dugun guraso,lankide, zein interesa izan dezakeen edozeini zabalik dago.
Eskolan lantzen ditugun gaiekin lotutako notiziak, bideoak, estekak, ariketa osagarriak eta abar jarriko ditugu. Baina ez hori bakarrik, interesgarriak izan dakizkizuen bestelako berriak ere argitaratuko genituzke , hala nola, herriko kultur-egitarauak, liburuen eta disken azoketako egitarauak, azterketa deialdiak…
Ea denon artean blog interesgarri, aberasgarri eta dinamiko bat sortzen dugun! Eta ez ahaztu zuek, ikasleok , protagonista nagusiak zaretela.